LEP – Hezkuntza Saila: Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialistak

0

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu du Hezkuntza Sailaren beste Lan Eskaintza Publiko baterako deialdia. Deialdi honek 183 plazako eskaintza jasotzen du, Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten kidegoan.

Hautaketa-prozesu hau merezimendu-lehiaketa sistemaren bidez garatuko da, hau da, parte-hartzaileen merezimenduak baloratuko dira. Deialdiarekin batera gaur argitaratu den lehen eranskinak jasotzen du horretarako baremoa. Beraz, merezimenduen baremoaren arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du prozesuaren kalifikazioa.

Hautaketa-prozesu honen deialdia gaur EHAAn argitaratu ondoren, baldintzak betetzen dituzten izangaiek 20 egun balioduneko epea izango dute eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko. Epe hori bihar irekiko da, abenduaren 13an, eta 2023ko urtarrilaren 10era arte egongo da zabalik (biak barne).

Plaza kopurua eta espezialitateak

Aipaturiko 183 irakasle-plazak hamar espezialitatetan deitu dira, era honetan banatuta:

 

Espezialitatea

 

 

Plaza kopurua

 

 

Arte Grafikoetako produkzioa

 

 

8

 

 

Ibilgailuen mantentze-lanak

 

 

22

 

 

Sukaldaritza eta Gozogintza

 

 

27

 

 

Jatetze-arloko zerbitzuak

 

 

6

 

 

Zurgintzako eta altzarien fabrikazioa eta instalazioa

 

 

15

 

 

Makinen mekanizazioa eta mantentzea

 

 

60

 

 

Soldadura

 

 

18

 

 

Patroigintza eta Jantzigintza

 

 

1

 

 

Estetika

 

 

13

 

 

Ile-apainketa

 

 

13

 

 

Guztira

 

 

183

 

EHAAk gaur argitaratu duen Aginduan ikus daitezke xehetasunez deialdi honen oinarriak.

Merezimenduen baremoa

Deialdiarekin batera, halaber, parte-hartzaileen merezimenduak baloratzeko baremoa ere argitaratu da (lehen eranskinean). Merezimendu horiek hiru multzo nagusitan banatzen dira: aldez aurreko irakasle-esperientzia; prestakuntza akademikoa; eta beste merezimendu batzuk.

    • Aldez aurreko irakasle-esperientzia. Irakasle lanean egindako esperientzia zenbatuko da (urtetan, hilabetetan edo urte-zatitan) gehienez 7 puntu lortu arte.

 

    • Prestakuntza akademikoa. Gehienez 3 puntu lortu arte, honako hauek hartuko dira aintzat: kidegoan sartzeko alegatu den tituluari dagokion espediente akademikoa; graduondokoak, doktoretzak eta aparteko sariak; beste unibertsitate-titulu ofizial batzuk; Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Berariazko Lanbide Heziketaren tituluak; atzerriko hizkuntzak menderatzea.

 

    • Beste merezimendu batzuk. Gehienez 5 puntu batu arte, zenbatzekoak dira: lehiatzen den kidegoko espezialitate berean oposizio-fasea gainditu izana, bai eta etengabeko prestakuntza eta hobekuntzako ikastaroak ere.

 

Deialdi berri hau, Hezkuntza Sailak irailaren 30ean 3.178 irakasle-plazarekin argitaratutakoari gehitzen zaio. Haiek ere, deialdi honetakoak bezala, merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez beteko dira.

Urtea amaitu baino lehen, halaber, beste deialdi bat argitaratuko da oposizio-lehiaketaren modalitatean, 2.000 irakasle-plaza baino gehixeagorekin. Horietatik 194 aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketari dagozkio, eta 1.810 plaza irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko lehiaketa-oposizioaren modalitateari. Plaza berri hauetan izena emateko epeak, hala ere, 2023an zehar irekiko dira. Hezkuntza Sailak garaiz jakinaraziko ditu data eta epe horiek.