Josu Erkorekak eman dio «Onda Cero Bizkaia» sari berezia Kepa Junkerari

0

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua “Onda Cero Bizkaia” sariak banatzeko ekitaldian izan da. Sari horiek Bilboko Meliá Hotelean eman ditu bertako irrati-kateak, eta Kepa Junkera musikari, konpositore eta ekoizleari eman dio galako sari berezia bere ibilbide osoagatik. Sarien 15. edizioa izan da aurtengoa.

Zeremonian saritutako beste batzuk izan dira “La Barraca” jatetxeko Juantxu Liceranzu, bere fideltasunagatik; Nervión-Ibaizabal Parkinson Elkartea, bere lan sozial eta solidarioagatik; Bilboko Portua, Bilbo nazioartera zabaltzeagatik; Marino Montero, Bilbon eta Bilborentzat egindako lanagatik; eta Bilboko Udal Musika Banda, kultura sustatzen egindako lanagatik.