Done Jakue bideko 55 aterpetxe nafarrek 23 tona ontzi bildu zituzten joan den udan

0

Done Jakue bideko erromesek 23 tona ontzi utzi zituzten joan den udan Nafarroako 55 aterpetxetako edukiontzietan, hau da, 2021ean baino % 80 gehiago.

Done Jakue Bidean barrena birziklapena sustatzeko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eta Ecoembesen ekimen hau dela medio,  6.493 kg hondakin bota ziren edukiontzi horian (plastiko-ontziak, latak eta brik-ak) eta 16.389 kg edukiontzi urdinean (paper eta kartoirako ontziak).

Horretarako, “basuraleza”ren aurka borrokatzeko PET-ekin fabrikatu ziren 5.500 poltsa berrerabilgarri banatu ziren. Horrela erromesei sortu zituzten hondakinak edo ibilbidean zehar topatzen zutena jasotzea ahalbidetu zitzaien; eta ondoren eko-aterpetxeetan instalatutako guneetan bota zituzten.

Eko-aterpetxeak, batez beste, lau birziklapen-gune hori eta urdinekin ekipatu ziren. Bestalde, material didaktiko integratua eman zitzaien, beste materialen artean, informazio-kartelak eta kanpainako kolaboratzaile bezala bermatzeko zigilu identifikatzaile bat.