Txurdinagako udal-kiroldegiko skate parkean jarduera berriak egingo dira Gabonetan

0

Txurdinagako udal-kiroldegiko skate parkean, bigarren urtez jarraian, jarduera berriak egingo dira Gabonetako oporretan.

Jarduerak abenduaren 23an hasi eta urtarrilaren 3an amaituko dira, eta eskaintza zabala egongo da, familia-kontziliazioaren beharrizanetara egokitzeko.

Horiek horrela, hainbat motako izen-emateak egin ahal izango dira: egunekoak, astekoak eta egun osokoak, bazkaria barne.

Jarduerak 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta skate gainean ibiltzen ikasteko eskolak izango dituzte oinarri. Eskola horiek osatzeko, sormen-tailerrak, jolasak eta bestelako jarduerak ere egingo dira, Txurdinagako udal-kiroldegian zein kiroldegitik kanpo.

Interesdunek izena eman edo informazio gehiago eska dezakete info@guretxokoskatepark.com helbidera idatzita edo telefono hauetara deituta: 628496164 eta 648671198.