Hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari Begoña Alfaro Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektorearekin, Ramón Gonzalorekin, Nafarroako Unibertsitatekoarekin, María Irabururekin, eta Iruñeko UNEDeko errektorearekin, Teresa Imízcozekin, bildu da gaur goizean. Bileraren helburua iru unibertsitate-zentroekin Etxebizitza Katedra bakarra sortzea aztertzea izan da, ikerketa, irakaskuntza eta datuen transferentziarako plataforma egonkor bat izateko xedearekin, diziplinarteko eta nazioarteko ikuspegitik.






