- Euskadik nazioarteko bere posizionamendua indartuko du mahastizaintza eta ardogintzaren sektorerako funtsezkoa den hitzorduan.
- Eusko Jaurlaritzaren babesa izango da, eta Raúl Pérez Iratxeta Elikadura eta Landa Garapeneko sailburua bertan izango da.
Euskadiko 28 upategik parte hartuko dute aurten FENAVIN azokan, Ciudad Realen maiatzaren 6tik 8ra bitartean egingo den ardoaren azoka monografikoan. Horietako 15ek Euskadi Basque Country marka instituzionalaren pean parte hartuko dute, Eusko Jaurlaritzak sustatutako stand batean, eta 13k banaka, azokako beste pabiloi batzuetan.
Upategi horiek Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren babesean parte hartuko dute azokan, bai eta HAZI Fundazioaren eta Bilboko Merkataritza Ganberaren laguntzarekin ere, eta Euskadiko mahastizaintza eta ardogintzaren industria nazioartekotzeko eta sustatzeko estrategiaren barruan.
Stand instituzionalaren kokapena da E Pabiloia “HAFIZ”, 24. kalea, 8. standa, eta batez ere Arabako Errioxako upategiak eta Txakolinaren hiru jatorri-deituretakoak ordezkatuko ditu: Arabako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Getariako Txakolina.
FENAVIN ardoaren nazioarteko proiekziorako funtsezko plataforma gisa sendotu da, eta bi urtez behin mundu osoko milaka erosle biltzen ditu. Azokak negozioa errazteko tresna espezializatuak eskaintzen ditu, hala nola “Erosleekin harremanetan jarri” programa, bilera komertzialak programatzeko aukera ematen duena, edo “Ardoaren galeria”, dastaketa libreko gunea, upategiei euren erreferentzia aipagarrienak erakusteko aukera ematen diena.
Euskadiko standean, ardoak Basque Wine Bar gunean ere egongo dira eskuragarri. Mikel Garaizabal adituak kudeatzen duen dastaketarako gune horretan aholku pertsonalizatua emango zaie interesa duten bisitariei, eta dagozkien upategietara bideratuko dituzte topaketa komertzialetarako.
Raúl Pérez Iratxeta Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordea Eusko Jaurlaritza ordezkatuz izan da bertan, sektoreari babesa emateko eta azokan parte hartuko duten upategiei lagun egiteko.
“Ziurgabetasunak eta merkataritza-baldintzen etengabeko aldaketek markatzen duten egungo nazioarteko testuinguruak kanpoko sustapenean ahalegina egitea eskatzen du. FENAVIN bezalako lekuak funtsezkoak dira gure upategien presentzia indartzeko, aukera berriak zabaltzeko eta merkataritza-harreman estrategikoak finkatzeko. Gure ardoen kalitatea eta benetakotasuna dira gure aurkezpen-gutunik onena gero eta lehiakorragoa den merkatu globalean”, adierazi du Pérez Iratxetak.
FENAVIN 2025 azokan parte hartuko duten euskal upategien zerrenda
Euskadi Basque Country standean (E Pabiloia – 24. kalea – 8. standa):
- Bodegas Familia Chávarri
- Bodegas Heredad de Aduna
- García de Olano
- Pujanza Bodegas y Viñedos
- Bodegas Loli Casado
- Astobiza
- Valdemar Family
- Bodegas Covila
- Bodegas Benetakoa
- Bodega 202
- Bodega Bello Berganzo
- Bodegas y Viñedos Casado Morales
- Maisulan
- Bodegas Hermosilla
- Bodegas Idiaquez
Stand instituzionaletik kanpora parte hartuko duten euskal upategiak:
- Clos Ibai
- Tantaka Wines
- Bodegas y Viñedos Zuazo Gastón
- Familia Martínez Bujanda
- Blai Txakolina
- Hermanos Frías del Val SL
- Bodegas Medrano Irazu SL
- Villota
- Viñedos Hontza
- Bodega Pago de Larrea
- Bodegas Azpillaga Urarte SC
- Bodegas Bagordi S.L.
- Bodegas Baigorri SAU & Bodegas Granbazán