Isuri Gutxiko Eremuko bulegoa itxi da Donostian, 8.384 kontsulta erantzun ondoren

0

Donostiako Udalak joan den azaroan Arroka plazan egokitu zuen Isuri Gutxiko Eremurako aldi baterako bulegoa itxi da, 8.384 kontsulta erantzun ondoren.

Irekita egon den 6 hilabeteetan, IGEan espezializatutako herritarren arretarako 4 postuetan milaka pertsonen zalantzei erantzun zaie eta beharrezko tramiteak egiteko laguntza eman zaie, bai telefonoz (%52), baita aurrez aurre ere (%48).

Zerbitzu hori 2024ko azaroaren 18an abian jarri zenetik egindako 8.384 kontsultetatik:

  • Nagusiak (%38) Isuri Gutxiko Eremuari buruzko galdera orokorrak izan dira (etiketak, DGT, ezarpen-faseak, etab.)
  • Ondoren, atzerriko matrikulekin lotutakoak (%12)
  • Inguruan erroldatutako pertsona edo ibilgailuekin lotutakoak (%8) jarduera errepikarietarako ibilgailuekin lotutakoak (%7,6)

Martxoan jaso dira kontsulta gehien (2.120 guztira, %56 telefonoz), Ordenantzaren isunak jartzeko fasearen hasierarekin batera. Izan ere, isunak jartzen hasi ziren eguna (martxoaren 14a) izan da kontsulta gehien jasotako unea, baita aurreko eta ondorengo egunak ere. Une horretatik aurrera, kontsulten kopuruak nabarmen egin du behera.

Hmenedik aurrera, IGEari buruzko gai guztiak:

  • Udalinforen ohiko bulegoetan kudeatu beharko dira
  • 010 telefono zenbakian
  • www.donostia.eus/ige web-orria mantenduko dira erreferente bezala

 

Isuri Gutxiko Eremuari buruzko udal webguneko atala informazio eta kudeaketa erreferentzia puntuetako bat izan da azaroan abian jarri zenetik. Guztira, 852.600 bisita jaso ditu webguneak.

www.donostia.eus/ige gunean jasotako bisita guztietatik:

  • %38,8 atzerriko matrikulen atalean izan dira. Horren arrazoia da, batez ere, matrikula mota hori duten ibilgailuak kanal horren bidez erregistratu behar direla eremura sartu ahal izateko.
  • Gainerako atal bisitatuenak araudiari buruzko informazio orokorra dutenak izan dira («Zer da IGEa» – % 15,3 / «Home – isuri Gutxiko Eremua» – % 14,3).

Bisita gehienak zigorren fasearen (martxoaren 14a) hasierako datetan egin dira, 20.000 bat bisita jaso baitziren egun horietan. Eta bisiten jatorriari dagokionez, % 64,6 webgunearen helbidera egin dira zuzenean, eta, ondoren, Google bilatzailearen bidez (% 22,8).

50.000 baimen-eskaera inguru izapidetu dira

Joan den abenduan Isuri Gutxiko Eremura sartzeko eskaerak egiteko epea ireki zenetik, Udalak ingurumen etiketarik gabeko ibilgailuak baimentzeko 1.735 eskaera kudeatu ditu guztira –Espainiaño matrikula dutenak, partikularrenak edo enpresa txikienak–, Donostiako airearen kalitatea hobetzeko, klima aldaketa arintzeko eta isuri gutxiko eremuak arautzeko Udal Ordenantzan jasotako salbuespenei lotuta.

Izapidetutako eskaera gehienen arrazoiak honako hauek dira:

  • Ohiko zerbitzuak edo errepikariak ematea (%34),
  • Mugikortasun urriko Europako txartela duten pertsonak eramatea (%25,5)
  • Garaje bat jabetzan edo udal-emakidako erregimenean edukitzea (%12,6)

Horiez gain, atzerriko matrikula duten ibilgailuen 46.106 eskaera erregistratu dira guztira hilabete horietan. Eskaeren bolumen hori eremura sartzen diren atzerriko matrikula duten ibilgailu guztiek eskaera izapidetu behar dutelako da. Horiek guztiek baimendutako DGTren etiketen baliokidea den etiketa bat izan behar dute, eta eskaera izapidetu ondoren, IGEaren lehen fase osorako baimena dute.

Enpresa handietako ibilgailuei dagokienez (5 ibilgailu edo gehiagoko flotak dituztenak – autoeskola, tailerrak, interes orokorreko zerbitzuak, etab.), 487 ibilgailuri eman zaie sarbidea.

Kasu horietan guztietan, www.donostia.eus/ige webguneko BAIMENAK atalaren bidez egin behar dira eskaerak. Izapideekin laguntza behar dutenek, 943 481000 / 010 telefonoan edo Udalinforen edozein bulegotan eska dezakete.

Hainbat hilabetez IGErako sarbideen kontrol informatiboa egin ondoren, martxoaren 14an isun proposamenak izapidetzen hasi ziren, Donostiako airearen kalitatea hobetzeko, klima aldaketa arintzeko eta isuri gutxiko eremuak arautzeko Udal Ordenantza ez betetzeagatik.

Ordutik hona, eguneko batez besteko isun hauek jarri dira: 23 lanegunetan eta 72 asteburuetako egunetan. Ibilgailu arau-hausleen artean, heren batek DGTn erregistratutako matrikula du, eta gainerako bi herenak atzerriko matrikula duten ibilgailuei dagozkie. Azken horietatik, %85 nazionalitate frantseseko matrikulak dira.

Arau hauste horri dagozkion isunak larritzat jotzen dira, eta, beraz, izapidetze denbora 6 hilabete artekoa da eta zenbatekoa 200 €-koa da. Zenbateko hori % 30 areagotu daiteke arau-haustea berriro gertatuz gero (arau-hauste bat baino gehiago urtebetean).

2025/05/09-an argitaratua