Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritza eta Elikadurako Estatu idazkari Begoña Garcíak parte hartu dute gaur arratsaldean BECen egiten ari den Food 4 Future – Expo FoodTech 2025 azokara gonbidatutako herrialdeko ordezkari Michael John Voss Alemaniak Bilbon duen ohorezko kontsulari aitorpena emateko ekitaldian.
Amaia Barredok nabarmendu du “Alemaniako landerren egitekoa, elikagaien berrikuntzako erreferente gisa. Lankidetza-lotura gehiago sortuko ditugu haien eta gure nekazaritzako elikagaien ekosistemaren artean. Gaur goizean egiaztatu dugu egun hauetan hemen, BECen, egiten ari garen azoka honek duen indarra eta bizitasuna, eta bertan Alemania bereziki gonbidatutako eta aitortutako herrialdea da”.
“Lander horiek gastronomia originala eta izen handiko edariak dituzte ezaugarri, eta, hemen, Euskadin, eta Europar Batasun aurreratuenean gertatzen den bezala, nolabaiteko aldaketa eta aurrerapen positiboa izaten ari dira euren elikagaien eta edarien esparruan. Landerrek gero eta lehentasun handiagoa ematen diete osasunari, jasangarritasunari eta elikagaien balio-kateari”, gaineratu du Barredok.
Barredok Alemaniari errekonozimendua ematean aipatu duenez, “Alemaniako kontsumitzaileek ogi eta zereal freskoekiko, bertako 0 kilometroko produktu naturalekiko duten interesak osagai osasuntsu eta naturalen kategoriaren hazkundea bultzatzen du. Alemanian, janarien prestaketak aldaketa esanguratsuak eragin ditu kontsumitzaileengan”