Mungiako ur- goraldietarako ibilguan egindako mantentze- lanak burutu dira

0

Mantentze- lanak egin dira ur-goraldietarako ibilguaren erdigunean, irteeran eta sarreran, zubiaren zonaldean eta ur txikiko ibilguan. Erdigunean landaredia kendu da eta Arundo Donax (seska) landarearen orban bat ere bai. Seska txikitu egin da eta jarraipena egingo zaio.

Zubiaren zonaldean eta ibilguaren irteeran eta sarreran zuhaiztia lekutik kendu da. Sarreran eta irteeran ere inausketa lanak egin dira, espezientzako habitat sortzeko eta ur- goraldietan egur hilaren pilaketak saihesteko.

Azkenik, ur txikiko ibilguan zeuden buxadurak eta zuhaitzak kendu dira, erriberako zuhaitzak izan ezik. Horiek ibilguari ematen dioten itzala mantentzeko eta biodibertsitateari mesede egiteko.

Gainera, ur-ipurtatsaren denboraldia amaitzean espezie inbaditzaileen jarraipena egitea adostu da.

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF 2021-2027) finantzaketa du.