Donostiako Udalak abian jarri du maskotak arduraz edukitzeko kanpaina

0

Asteburuan gorotzak jasotzeko poltsa banatzaileak eta edukitze arduratsuari buruzko gidak banatuko dira doan hiriko hondartzetan

Donostiako Udalak «Guau! Zure lagunik onenarekin hiriaz gozatu’ kanpaina abian jarri du, herritarren elkarbizitza hobetzeko eta konpainiako animaliak modu arduratsuan edukitzearen inguruan kontzientziatzeko. Aniztasun, Inklusio eta Ingurumen Zinegotzigoak bultzatutako ekimenaren helburua maskoten jabeen artean ohitura zibikoak sustatzea da, hiria garbi mantentzeko eta herritar guztien ongizatea bermatzeko.

17.800 txakur baino gehiago

Donostian 17.800 txakur baino gehiago daude erroldatuta, eta horietatik 500 baino gehiago potentzialki arriskutsu gisa katalogatuta daude. Hamar biztanle bakoitzeko txakur bat daukagu hirian. Errealitate horrek herritarren kontzientziazioa indartzea eta maskotekin bizitzeko oinarrizko arauak betetzen jarraitzera behartzen gaitu. Gure egunerokoan gertatzen diren egoerak saihesteko, adibidez baimendu gabeko espazioetan txakur solteak egotea, tratu txarrak edo abandonuak gertatzea, eragozpenak eragiten dituzten zaunkak sahistea edo animaliak mikrotxiparen bidez identifikatu gabe egotea.

«Hiriko bizikidetza guztion ardura da. Donostia garbiagoa eta atseginagoa lortzeko, maskoten jabe bakoitzaren konpromisoa behar dugu. Kontua ez da zigorrak saihestea bakarrik, baizik eta ulertzea eguneroko keinu txikiekin, hala nola gure txakurren gorotzak jasotzearekin, guztion ingurunea zaintzen ari garela», azpimarratu du Iñigo García Villanueva Aniztasun, Inklusio eta Ingurumen zinegotzi delegatuak kanpainaren aurkezpenean. Zentzu horretan, Udalak herritarren laguntza eskatu du, «Donostia gizalegearen eta animaliekiko bizikidetzaren erantzukidetasunaren eredu izan dadin», gaineratu du zinegotziak.

Informazio ekitaldiak maiatzak 24 eta 25ean

Kanpainaren barruan informazio-ekintza ezberdin egingo dira, maiatzaren 24ean eta 25ean, Kontxako, Ondarretako eta Zurriolako hondartzetan, baita horien inguruetan ere. Jardunaldi horietan, kanpainaren logotipoa duten txano eta orgatxoekin identifikatutako sei pertsonako talde batek txakur-gorotzak biltzeko poltsak banatuko ditu doan, 9:00etatik 13:00etara. Neurri honen bidez, txakurren jabeei beren eginbeharrak betetzeko tresnak eman nahi zaizkie, bai eta eginkariak ez jasotzeko edozein aitzakia kendu ere.

Gainera, hiriko hainbat puntutan kartelak eta material hezitzailea jarriko dituzte. Udalak informazio-dosierrak banatuko ditu, maskoten arduraz edukitzeari buruz, mezua ahalik eta jende gehienari zabaltzeko.

Banaketa puntuak::

  • Kultura-etxeetan
  • Liburutegietan
  • Kiroldegietan
  • Gimnasioetan
  • Albaitaritza-kliniketan
  • Maskota-dendetan

Material horiek indarreko jardunbide egokiak eta araudia gogoraraziko dituzte, espazio publikoak garbi eta seguru mantentzeko ardura partekatua dela azpimarratuz.

Hona hemen kanpaina gogorarazten duten arduratsuak edukitzeko oinarrizko arauak:

  • Maskoten gorotzak beti bide publikoan biltzea eta zakarrontzietan edo prestatutako edukiontzietan uztea
  • Txakurra kontrolatuta eta uhalarekin lotuta edukitzea (gehienez 2 metro hiriguneetan), eragozpenak edo istripuak saihesteko
  • Animaliak espazio publikoetan garraiatzeari buruzko araudia errespetatzea
  • Animalia mikrotxiparekin identifikatzea eta, Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren kasuan, udal-lizentzia izatea eta leku publikoetan muturrekoa eta uhala erabiltzea bet.
  • Maskotaren ongizatea bermatzea, elikadura, albaitari-arreta egokia eta, batez ere, tratu txarrik edo abandonurik ez ematea (legeak zigortzen dituen jokabide larriak)