Hezkuntza Sailak 3 milioi euro baino gehiago bideratu ditu LHko itunpeko ikastetxeek esparru estrategikoak gara ditzaten

0

Hezkuntza Sailak Lanbide Heziketarako ibilbide-orrian zehaztutako esparru estrategikoak garatzea finantzatzen du, eta hainbat programa eta ekimenen bidez inplementatzea sustatzen du, besteak beste, agindu honetan ikastetxe itunduentzat aurreikusten direnen bidez.»

2025-2026 ikasturteko inbertsioa 3.199.050 eurokoa izango da. Euskadiko Lanbide Heziketak, berrikuntza eta ekintzailetza aktiboa hobetzeko ahaleginean, dei egiten die itunpeko ikastetxeei, beren irakasleen bitartez, irakasleen prestakuntza indartzeko jardueretan parte har dezaten. Jarduera horien helburua da Lanbide Heziketako ikastetxeetan gero eta espezializatuagoa den ikaskuntza-ingurunera egokitutako gaitasun eta metodo berriak garatzea.

Horretarako, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeei laguntzak emateko deialdia egiten da urtero, hezkuntza-sistema hobetzeko jarduera osagarriak egin ditzaten, batez ere prestakuntza integratuari, berrikuntza aplikatuari, ekintzailetza aktiboari eta Lanbide Heziketako ikastetxeen eredu berriari lotutakoak.

Deialdi honek Euskadiko Lanbide Heziketako ekimen estrategikoak hedatzeari lotutako 50 jarduera jasotzen ditu, eta lanbide-heziketa produkzio-sektoreen gaur egungo eta etorkizuneko beharretara eta pertsonen enplegagarritasunera egokitzeko helburuari erantzuten dio, enpresetan gero eta kualifikazio- eta espezializazio-behar handiagoari erantzuteko.