URA, Zuiako eta Urkabustaizko alkateak, eta Gorbeialdeako toki-erakundeak bildu dira eskualdeko horniduraren indartzea aztertzeko

0

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna sailari atxikitako URA- Uraren Euskal agentziak bilera bat egin du, eta bertan izan dira Asier Lopez Etxebarria, URA-ko Zuzendari Nagusia, Unai Gutierrez eta Xabier Alvarez de Arkaia, Zuia eta Urkabustaizko alkateak, Gorbeialdeako toki- erakundeetako ordezkariak eta URA-ko obra hidraulikoen lantalde teknikoa.

 

Bilera horren xede nagusia izan da eskualdeko hornidura sistema nola indar dezaten aztertzea, eta agorraldian gertatzen diren ur- gabezia egoerak saihestea, aintzat hartuta, Baia ibaia beti errespetatu behar dela.

 

Hornikuntza hobetzeko proposamena hautatzeko kontuan hartuko diren aldagaiei buruz eztabaidatu da. Izan ere, azpimarratu da proposamena bideragarria, ekonomikoki kaudimenduna eta jasangarria izan behar dela. Horrekin batera, ezinbestekoa da identifikatzea uraren zikloaren ze kudeaketa mota beharko du.

Sistema berriak agorraldietan Baia ibaiak jasaten duen presio handiko egoerak arinduko dituela azaldu da. Horretarako, hornidura hobetzeko iturburuetako eta ibaietako uraren erabileraren eraginkortasuna hobetu beharko da, eta, ur- eskaintza indartu.