Eusko Jaurlaritzak “Ba al da tarterik Euskadin Autogobernu hobe bat izateko?” Udako Ikastaroa antolatu du

0
  • Autogobernuari buruzko eztabaida UPV-EHUko Udako Ikastaroen baitan kokatzen da eta ekainaren 23 eta 24an egingo da Miramar jauregian, aditu eta ordezkari politikoen parte hartzearekin
  • Autogobernuaren iragana, oraina eta etorkizuna aztertzea helburu duen foro ireki honetarako izen-ematea zabalik da jada uik.eus webgunean

Gernikako Estatutua osorik betetzea da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren helburu estrategikoetako bat. Legegintzaldiaren lehen urtea betetzeko aste gutxi falta diren honetan, Eusko Jaurlaritzak, UPV-EHUrekin lankidetzan ekainaren 23 eta 24an Donostiako Miramar jauregian. «Ba al tarterik Euskadin autogobernu hobe bat izateko?» izeneko Uda Ikastaroa antolatu du. Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak emango dio hasiera ikastaroari.

Ikastaro honen helburua da orain arteko bilakaera, azken urteetan lortutako akordioak, egungo egoera eta euskal autogobernuaren etorkizuneko aukerak aztertzea.

Gernikako Estatutua autogobernua berreskuratzeko tresna baliagarria dela frogatu da, eta gizarte oparoagoa, bidezkoagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko aukera eman du. Hala ere, 45 urte geroago, transferentzia-prozesua oraindik amaitu gabe dago eta mundu mailako erronkek autogobernuaren etorkizuna baldintzatzen dute.

Euskal herritarrei egindako inkestek adierazten dute iritzi publiko nagusia autogobernu-mailan sakontzearen aldekoa dela. Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako programan helburu bikoitza zehaztu du autogobernuari dagokionean: Gernikako Estatutua osorik betetzea eta Estatutu Itun berri bat egiteko oinarriak ezartzea, negoziazioaren, akordioaren eta Eusko Legebiltzarrean ahalik eta adostasun politiko handiena lortuta.

Euskal autogobernuaren iragana, oraina eta etorkizuna

Uda Ikastaro honek euskal autogobernuaren bilakaera eta egungo egoera aztertzeko foro irekia izan nahi du. Oraina eta etorkizuna, indarrean dagoen Estatutua osatzeko ematen ari diren pausoak aztertuz; estatutua osatzeak dakartzan erronkak, eskumen-higaduraren kausak eta ondorioak, eta birzentralizazio- eta deszentralizazio-dinamikak eta estatutu itun berri bat lortzeko proposamenak eztabaidatu eta aztertuko dira ikastaroan, besteak beste.  Bertan alderdi politikoetako ordezkari desberdinek eta gaian adituak diren akademikoek parte hartuko dute.

Ikastaroari buruzko informazio osagarria eta izen ematea: https://www.uik.eus/eu/jarduera/hay-espacio-un-autogobierno-mejor-euskadi webgunean.