Donostiako 5 haur-parke berritzeko lizitazioa onartu da

0
PRUEBA

Parke horiek Santa Barbaran, San Roken, Otxokin, Mons pasealekuan eta Atotxaerrekan daude

Tokiko Gobernu Batzordeak Donostiako hainbat haur-parke ordezteko eta berritzeko kontratazioaren espedientea onartu du, 16 asteko egikaritze-epearekin eta 233.886 euroko aurrekontuarekin.

Kontratuaren xedeak honako hauek biltzen ditu:

    • • Dagoen segurtasun-zoladura eta jokoak kentzea (udal-biltegietara eramatea edo hondakinak egoeraren arabera kudeatzea, Atotxaerrekan izan ezik.

 

    • Joko berrien hornidura, garraioa eta muntaia, udal ereduko jokoen kartela eta espezialistek egindako segurtasun-zoladura, bai eta lanak egiteko behar den edozein kontzeptu ere (hondakinen kudeaketa, segurtasuna eta osasuna eta antzeko beste lan batzuk).

Hauek dira berritu beharreko parkeak:

    • • 1. lotea: Santa Barbara 7-9 (63.363 euro)

 

    • • 2. lotea: San Roke 10-14 (34.003 euro)

 

    • • 3. lotea: Otxoki (60.483 euro)

 

    • • 4. lotea: Mons pasealekua 110 (50.024 euro)

 

    • 5. lotea: Atotxaerreka (handitzea) (26.013 euro)