Gaur, astelehena, ekainak 16, Garesko osasun-zentro berriko obrak hasi dira, guztira 4.624.027,63 €-ko zenbatekoarekin (BEZa barne), 15 hilabeteko egikaritze-epearekin. Zentro berria herriko Las Huertas kalean egongo da, eta medikuntza eta erizaintzako 19 kontsulta eta fisioterapia gela izango ditu.