Guztira 359 agentek egingo dute prestakuntza bederatzi hilabetean Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian
Euskal Poliziaren 5. promozio bateratua osatuko duten agenteek gaur hasi dute prestakuntza Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian. Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak eman die ongietorria ikasleei Miren Dobaran Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendariak eta Ricardo Ituarte Segurtasuneko sailburuordeak lagunduta. Guztira 359 ikaslek gainditu dituzte hautaketa-prozesuaren lehenengo zatiko proba teoriko, psikotekniko eta fisiko guztiak. Orain bederatzi hilabeteko prestakuntza hasiko dute, eta gainditzen badute, 12 hilabeteko praktikaldia hasiko dute Ertzaintzan eta Euskadiko 21 udalerritako udaltzaingoetan.
Guztira 223 ikaslek dute Ertzaintzako agente izateko aukera eta 136 ikaslek honako udalerri hauetako udaltzain izatekoa:
- Amorebieta-Etxano (3 agente)
- Basauri (5 agente)
- Bermeo (2 agente)
- Bilbao (50 agente)
- Deba (2 agente)
- Donostia / San Sebastián (8 agente)
- Durango (8 agente)
- Eibar (4 agente)
- Erandio (4 agente)
- Ermua (4 agente)
- Getxo (12 agente)
- Irun (4 agente)
- Lasarte-Oria (5 agente)
- Leioa (7 agente)
- Mungia (1 agente)
- Ortuella (1 agente)
- Santurtzi (10 agente)
- Sondika (1 agente)
- Vitoria-Gasteiz (2 agente)
- Zalla (2 agente)
- Zumarraga (1 agente)
Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako ikasle berrien profila honako hau da:
- % 88,12k 35 urte bete gabe dituzte.
- % 93k B2 edo goragoko euskara-maila egiaztatu dute: % 67k B2 eta % 26k C1.
- % 52k, goi-mailako ikasketak egiaztatu dituzte.
- Gehien-gehienak Bizkaikoak (% 68,99), Gipuzkoakoak (% 18,26) eta Arabakoak (% 10,14) dira.
- % 37 emakumeak dira.
Euskal Poliziaren 5. promozio bateratuak hiru espezialitate ditu, eta horietan prestatuko ditu agenteak: Ikerketa kriminala (140 ikasle), herritarren segurtasuna (134 ikasle) eta bide-segurtasuna (81 ikasle).
Prestakuntza
Gaur hasi eta datozen 6 hilabeteetan, Euskal Poliziako 359 izangaiek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak diseinatutako formakuntza teoriko eta praktiko trinkoa jasoko dute Ertzaintzako eta Euskadiko udaltzaingoetako agente izateko behar diren ezagutzak, gaitasunak eta trebeziak eskuratzeko. Berritasun gisa, izangaiek goizeko eta arratsaldeko ordutegi berria izango dute urrira arte, eta ordutik aurrera, eta 2026ko otsailera arte, aste barruan Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian lo egingo dute.
Prestakuntza-etapa hori gainditzen duten agenteek diploma eskuratuko dute, eta 12 hilabetean ordaindutako praktikaldia hasiko dute behin-behineko plaza lortu duten Euskal Poliziako kidegoetan. Praktikaldi hori gaindituz gero, agenteak behin betiko karrerako funtzionario izatera pasatuko dira.