Gizarte erantzukizunaren aldeko apustua egin du Torres Lehendakariordeak, enpresa lehiakorrak eta gizarte bidezkoagoa sustatzeko funtsezko zutabe gisa  

0

Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuaren ustez, “funtsezkoa” da gure enpresei laguntzea eta berrikuntzan, lehiakortasunean eta jasangarritasunean egindako ahaleginak aitortzea, produktibitatean eta gizarte kohesioan duen “eragin positiboagatik”

Mikel Torres Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuaren ustez, “funtsezkoa” da gure enpresei laguntzea eta berrikuntzan, lehiakortasunean eta jasangarritasunean egindako ahaleginak aitortzea, produktibitatean eta gizarte kohesioan dituzten “eragin positiboengatik”.

Jose Ignacio Arrieta saria emateko gaur, astelehena, Bilbon egindako ekitaldian, euskal enpresen erantzukizun sozial korporatiboarekin duten konpromisoa aitortzen duen sarian, Torresek gogorarazi du enpresak “unitate produktiboak baino askoz gehiago” direla, “kohesio sozialaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren motor direlako”. Eta haratago joan da: “Gure ongizatea, hein handi batean, horien mende dago”, ziurtatu du.

“Hazkunde ekonomikoa produktibitatearen eta enpleguaren hazkundearen batura da. Eta bi aldagai horietako bat ere ez da posible inbertitzen duten enpresarik gabe, eta baloreak dituzten enpresaririk gabe, egunero erabaki ausartak hartzen baitituzte”, gaineratu du. Ildo horretan, Torresek sari hori baloratu du, “enpresetan funtsezkoak diren balioak” aintzatesten dituelako: “Gizarte erantzukizuneko jarduketena eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) betetzearena”.

GJHen aldeko Euskal Aliantza azpimarratu du, hain zuzen ere, Torres Lehendakariordeak, “Euskaditik herrialde gisa ikuspegi globala ematen dugulako”: “Agenda 2030ekin eta GJHekin Euskadin aurrera egitea konpromiso globala da, erakunde guztiena, gizarte eta empresa eragile ugarirena eta euskal herritarrena, egunero, eguneroko erabaki eta jokabideekin, GJHak lortzen laguntzen duena”.

Mikel Torresek eskatu du ez ahazteko enpresaren erantzukizun sozialak “enpresen irudia hobetzen duela eta ekoizpen prozesuak modu esanguratsuan optimizatzen laguntzen duela”. Eta hainbat faktore aletu ditu; hala nola, eraginkortasun energetikoa eta baliabideen efizientzia, produktu eta prozesuen berrikuntza, lan giroaren hobekuntza lan baldintza bidezkoak eta seguruak sustatzeagatik, legezko eta izen oneko arriskuen murrizketa, eta komunitatearekiko harremana bere gizarte ingurunean inbertituz.

Seigarren edizio honetan hiru enpresa nabarmendu dira: Arteche, berrikuntzaren, jasangarritasunaren eta erantzukizun sozialaren arloan duen lidergoagatik, berdintasunaren, gobernantza etikoaren eta gizarte ekintzaren arloko politikekin bere fundazioaren bitartez, eta Izadi Upeltegiak, kalitatea, landa garapena eta enoturismo jasangarria uztartzen dituen mahastizaintza eta ardogintza ereduagatik aitortua, eta Lantegi Batuak entitateak aipamen berezia jaso du desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko egindako lanagatik, haren ikuspegi integratzaile, lehiakor eta tokiko ingurune sozioekonomikoarekin lotura sendoagatik.

Torresek nabarmendu du enplegu zentro bereziek egiten duten “lan ordainezina”, desgaitasuna duten 3.200 bat pertsonak kalitatezko enplegua izan dezaten eta, horrela, garapen pertsonala hobetu dezaten. “Euskadin kalitate handiagoko enplegu babestuaren tasa dugu, eta eredu erreferente bat Espainian eta Europan, inklusioari eta onuradunen bolumenari dagokienez. Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailetik 71 milioi euro baino gehiago bideratzen ditugu horiek mantentzera eta lanpostu berriak sortzera”, baieztatu du.

José Ignacio Arrieta, gogoan

Lehendakariordeak gogora ekarri du José Ignacio Arrieta sailburu ohiaren figura, “Euskadirentzat une zailean” abian jarri zuelako Pobreziaren aurkako Plana, egungo Diru sarrerak Bermatzeko eta Inklusiokoaren Errentaren aitzindaria izan zena. “Aldaketa sozialak taldean bakarrik lortzen dira, baina talde sozialek, batzuetan, gidatzen dituzten pertsona ausartak eta ameslariak dituzte. Hori José Ignacio Arrieta izan zen”.