Ongizate, gazteria eta erronka demografikoaren sailak oinarrizko laguntza materialaren programa kudeatzeko lankidetza-hitzarmenaren eredua aurkeztu du

0
  • Programa honen helburua da kalteberatasun-egoeran dauden adingabeak ardurapean dituzten familientzako laguntzak ematea, elikagaien eta higienearen truke truka daitezkeen txartel edo baleen bidez
  • Programarako gehieneko zenbatekoa 3.916.123 eurokoa da, eta EGIF+ek eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2025erako Aurrekontu Orokorrek kofinantzatuko dute

Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak 2025ari dagokion oinarrizko laguntza materialaren programa kudeatzeko lankidetza-hitzarmenaren eredua aurkeztu dio Gobernu Kontseiluari, 2021-2027 aldirako Europako Plus Gizarte Funtsaren (EGF+) esparruan.

Programa honen helburua da kalteberatasun-egoeran dauden adingabeak ardurapean dituzten familientzako laguntzak ematea, elikagaien eta higienearen truke truka daitezkeen txartel edo baleen bidez. Jarduera hori XIII. Legegintzaldiko Gobernu Programaren «Pertsonak erdigunean» ardatzaren barruan dago, eta zuzenean lotuta dago Garapen Jasangarrirako 1., 3., 10. eta 11. helburuekin.

Erakunde laguntzaileak hautatzeko prozesuak, 2025eko apirilaren 16ko Aginduaren bidez deituak (2025/05/02ko EHAA, 81. zk.), bi eskabide jaso ditu. Erakunde interesdunak Espainiako Gurutze Gorria eta Euskadiko Elikagai Bankuen Federazioa dira, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Elikagai Bankuekin batera jarduten duena.

Hautaketa-prozesuaren ondoren, deialdian ezarritako irizpideen arabera, Espainiako Gurutze Gorria hautatu da Administrazioarekin lankidetzan aritzeko erakunde gisa, programa hau kudeatzeko. Hori dela eta, aipatutako hitzarmena sinatuko da.

Aldi berean, laguntzen banaketa arautzen duen Agindua argitaratuko da. Agindu horren izapidetzea amaituta dago eta sinatzeko dago.

Programarako gehieneko zenbatekoa 3.916.123 eurokoa da, eta EGIF+ek eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2025erako Aurrekontu Orokorrek kofinantzatuko dute.