Amaia Barredo: «Lehen sektorean belaunaldien arteko gure gazteentzat aukera bat da «

0

Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, uste du «lehen sektorean belaunaldien arteko erreleboa aukera bat dela gure gazteentzat, eta, ezagutza eta teknologia berrien laguntzarekin, bizitza-modu jasangarriagoa eta etorkizunerako ikuspegi handia duena aurki dezakeela». Eusko Jaurlaritzak eta Foru-Aldundiek bultzatutako eta garatutako Nekazaritza Sektorearen Belaunaldien Arteko Erreleborako Estrategia Integrala aurkeztu du Sailburuak Eusko Legebiltzarrean.

Sailburuak adierazi duenez, bere Sailean landutako estrategiak «egiturazko errealitate bati erantzuten dio: gure lehen sektorean belaunaldi-erreleborik ez izateari». Estrategia apirilean aurkeztu zitzaion Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseiluari, eta behin betiko onartu zen, Kontseiluko kideen ekarpenen ondoren, Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapeneko Politikako Batzordean, duela egun batzuk.

«Nekazaritza-sektorearen zahartzea agerikoa da Euskadin, Europako landa-eremu gehienetan bezala. Ustiategiko titularren batez besteko adina 58 urtetik gorakoa da, eta % 30 baino gehiago 65 urtetik gorakoak dira. Horren aurrean, titularren % 10ek baino ez dute 40 urte baino gutxiago «, zehaztu du Amaia Barredok.

Euskadin 1.500 ustiategi bideragarri daude erretiratuek kudeatuta edo erretirotik gertu, eta horietako 750ek ez dute beren erreleboa identifikatu. Aitzitik, arrakastaz osatutako gazteen instalazioak urtean 55 inguru dira azken zazpi urteetan.