Abentura, kirola, boluntariotza, balioetan heztea eta natura dira Nafarroako Gazteriaren Institutuaren udako programazioaren proposamenetako batzuk. Gaur bertan hasiko da, abentura anitzeko udaleku batekin, eta, guztira, 1.626 plaza eskaintzen ditu, ekaina eta abuztua bitartean hainbat jardueratan banatuta. Aurten, berrikuntza gisa, plaza-trukeak indartu dira beste autonomia-erkidego batzuekin, eta, horri esker, Nafarroako gazteek ingurune berriak ezagutu eta beste eskualde batzuetako parte-hartzaileekin bizi ahal izango dute.