Gobernu Kontseiluak Segurtasun Sailaren eta Comillaseko Pontifize-Unibertsitatearen arteko hezkuntza-lankidetzarako esparru-hitzarmena luzatzeko akordioa onartu du, unibertsitateko ikasleek kanpoko praktika akademikoak egin ditzaten Ertzaintzaren bulegoetan.
Praktika horien helburua honako hau da:
- Ikasleei prestakuntza integrala ematen laguntzea, ikaskuntza teorikoa eta praktikoa osatuz.
- Ikasleek lan egin beharko duten errealitate profesionalera egokitutako lan-metodologiaren ezagutza erraztea, eskuratutako ezagutzak kontrastatuz eta aplikatuz.
- Gaitasun teknikoak, metodologikoak, pertsonalak eta parte-hartzaileak garatzen laguntzea.
- Lan-merkatuan sartzea erraztuko duen eta etorkizuneko enplegagarritasuna hobetuko duen esperientzia praktikoa lortzea.
- Berrikuntzaren, sormenaren eta ekintzailetzaren balioak bultzatzea.
Segurtasun Sailak eta Comillaseko Pontifize-Unibertsitateak lau urterako lankidetza-hitzarmena sinatu zuten 2021ean, eta orain beste lau urterako luzatu dute, 2029ko irailaren 7ra arte.
Segurtasun Saila lankidetzan ari da Euskadiko nahiz Estatuko unibertsitateekin, hainbat fakultate eta espezialitatetako ikasleek Ertzaintzan kanpoko praktika akademikoak egin ahal izan ditzaten.






