Eusko Jaurlaritzak Euskadiko gazteen emantzipazioa erraztuko du, ohiko lehen etxebizitza eskuratzeko abal-lerro baten bidez

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzak gazteen emantzipazioa eta Euskadin ohiko lehen etxebizitza eskuratzea erraztuko du, abal-lerro bat abian jarrita. Onuradun izan daitezke azken bost urteetatik bitan, gutxienez, Euskadin bizi izan diren eta, eskatzaile bakarra bada, urtean 50.400 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten edo, bi eskatzaile badira, 86.400 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten 40 urtetik beherako gazteak. Finantzatu beharreko etxebizitzen erosketa-prezioa ezin izango da 340.000 eurotik gorakoa izan, eta abalak tasazio-balioaren eta salerosketa-balioaren arteko balio minimoaren % 80tik gorako zenbatekoa estaliko du, gehienez % 100era arte.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Finantzen Euskal Institutuaren eta atxikitzen diren finantza-entitateen lankidetza publiko-pribatuaren bidez garatuko den tresna hori abian jartzea. Horrela, garrantzi handiko eskaera sozial bati erantzun nahi zaio, alokairuan dauden hamar gaztetik bederatzik uste baitute egoera hori aldi baterakoa dela, eta beren etxebizitza erosi nahi baitute.

Eman beharreko abalen gehieneko zenbatekoa 144 milioi eurokoa da, eta eskaerak egiteko epea 2029ko urrian amaituko da.