Gobernu Kontseiluak gaur onartu duenez, Kultura eta Hizkuntza Politika sailak milioi bat euroko deialdia bideratuko du Euskadiko liburutegietarako funtsak sortu edo/eta berritzeko dirulaguntzetara. Diru kopuru hori honela banatuko da:
- 15.000 euro, gehienez, liburutegi sortu berriek funts-sortak eskuratu ditzaten.
- 30.000 euro, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren euskal liburutegietako funtsak hornitzeko.
- 955.000 euro, lehendik Irakurketa Publikoko Sarean dauden liburutegiek liburu funtsak berritu ditzaten.
Deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi publikoen titular diren udalei, toki-erakunde eskudunei eta Euskal Autonomia Erkidegoko udal-liburutegi publikoen arloan eginkizunak esleituta dituzten eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak diren udal-erakundeei zuzenduta dago. Baita EAEko beste liburutegi batzuk ere, Euskadiko irakurketa publikoko sarekoak izanik tokiko erakundeek kudeatzen ez dituztenak, bai eta EAEko liburutegien titularrak diren pertsona juridiko pribatuak ere, baldin eta, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez izanik, Euskadiko Liburutegi Sistemako liburutegien titularrak badira.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da gaur onartutako agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu (abuztuak 28) eta biharamunetik hasita.
Iazko deialdian Euskadiko 186 liburutegik jaso zuten beraien funtsak berritzeko edo sortzeko dirulaguntza.