LOS40 Summer Live Zarautzen

0
PRUEBA

Datorren ostegunean, uztailaren 31an, Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko da Zarautzen, Malekoian, Dama parean jarriko den eskenatokian. Kontzertuak 21:00etan hasiko dira.

Beste urte batez, publiko gazteenaren artean arrakasta daukaten zortzi artista izango ditugu Zarautzen, hala nola, Álvaro de Luna, Paul Thin, La Beba, Suite Seda, Enol, Beauty Pikete, Mayo eta DJ David Álvarez.

Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak adierazi duen moduan, “Milaka lagun biltzen dituen jaialdiak aurten ere bere lekua du udako egitarauan eta, Aste Nagusiko kontzertuen aurrerapen gisa, denok zaudete gonbidatuta Malekoiko eskenatoki paregabean festa honetaz gozatzera”.

Tren zerbitzu berezia

Inguruko herrietatik Zarautzera bertaratuko den jendea aurreikusita, aurten ere tren zerbitzu berezia jartzeko eskaera bideratu du Udalak eta, beraz, tren zerbitzua izango da gauean zehar.

Hauek dira ostegun gauean zehar honako izango diren zerbitzuak:

– Zarautz – Donostia (Amara): 00:49, 01:49, 02:49, 03:49, 04:49 eta 05:38
– Zarautz – Zumaia: 00:30, 01:30, 02:30, 03:30, 04:30 eta 05:19

Informazio gehiago: https://www.euskotren.eus/eu/tren​​​​​​​