Ana Lupe Iridoy Amunarrizen ‘IRAILAK 7 dena prest’ izango da aurtengo Hondarribiko jaietako irudia

0
PRUEBA

Ana Lupe Iridoy Amunarriz hondarribiarraren ‘IRAILAK 7 dena prest’ izango da aurtengo Hondarribiko Jaietako irudia. Hala eman da aditzera gaur Arma Plazan egin den prentsaurrekoan. Ortzi Alonso Kultura zinegotziak eta kartel irabazlearen egilea izan dira bertan.

Ortzi Alonso Kultura zinegotziak esan duenez, “denbora daramagu jaiak prestatzen. Gaur aurtengo irudia zein izango den esatea tokatzen zaigu. Aurtengo lehiaketara 19 lan aurkeztu dira, eta epaimahaiak erabaki du lehen saria Ana Lupe Iridoyrentzat izatea, bigarrena Jose Angel Ligero eta ‘Alpargatak’ kartelarentzat, eta hirugarrena Jaume Gubianas eta ‘Erresistentzia, Garaipena eta Eskertza’ lanarentzat.

Epaimahaia honakook osatu dute: Julia Lasak, Idoia Seijok, Jonan Basterretxeak, Tzane Carrillok eta Koro Bidaurretak.

Ana Lupe Iridoy esan duenez, “neretzat jaiak Alardea baino askoz gehiago badira ere, kartelean islatu nahi izan dut Alardearen aurreko eguneko lasaitasun hori, dena etxean prest eta goxo dagoen hurrengo egunerako, dena lasai dagoeneean hurrengo egunean fuerte hasteko”.