Uztailaren 29an ireki zuen Hondarribiko Udalak gobernuz kanpoko erakundeei (GKE) zuzendutako dirulaguntzen deialdi berria, garapen bidean dauden herrien baldintza sozioekonomikoak garatzen eta hobetzen lagunduko duten proiektuak bultzatzeko.
Dirulaguntza hauek legez eratutako, irabazi-asmorik gabeko eta Gipuzkoan ordezkaritza duten eta deialdi honen helburuekin bat datozen jarduerak dituzten GKEei zuzenduta daude.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Eskaerak modu telematikoan aurkeztu beharko dira Udalaren webguneko Sarrera Erregistroaren bidez, baina Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako gainerako bideak ere onartuko dira. Hala ere, erakunde juridikoak bide telematikoa bakarrik erabiltzera behartuta daude, lege beraren 14. artikuluan xedatutakoaren arabera.