Uda honetatik aurrera, Iruñako aireportua, Nafarroara helburu turistikoekin iristen diren pertsona askoren sarrerako atea, gure lurraldeko paisaia ikusgarrienetako batzuekin janzten da. Nafarroako Gobernuko Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren eta Aenaren arteko lankidetza-hitzarmen bati esker instalatu ahal izan dira formatu handiko binilo horiek.






