Pere Álvaro diseinatzaileak Chillida eta arteak erakusketarako egindako lana saritua izan da ADG Laus 2025 sarietan: Erakusketen grafika sailean brontzezko saria jaso du. Sorkuntza eta diseinu adituek osatutako epaimahaiak tipografiaren erabilera nabarmendu du; hain zuzen, tipografia erakusketako pieza bat gehiago balitz bezala erabili izana, baita haren sorkuntza maila eta emaitza formala ere.
Elkarriketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970 erakusketa 2024ko udan aurkeztu zen San Telmo Museoan. María Bolañosek egin zituen komisario lanak eta izen handiko artisten ia 100 lan bildu zituen; hala nola, Chillida, Miró, Moore, Giacometti, Richier edota Picassoren obrak. 37.000 bisitari inguruk ikusi zuten erakusketa.
Associació de Disseny Gràfic i Comunicació Visual irabazi asmorik gabeko elkartea da eta 1964az geroztik urtero banatzen ditu ADG Laus sariak; sektorean sona handiko sariak dira estatu mailan.