Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Cascante eta Fitero lotzen dituen NA-6900 tokiko errepidearen zorua berritzeko eta plataforma handitzeko lanak egin ditu. Fiteroko industrialdearen (17+950 KP) eta herrira sartzeko biribilgunearen (19+590 KP) arteko zatian egin da jarduketa, NA-160 Tudela-Fitero Foru Komunitatearen intereseko errepidearekin lotzen den lekuan. Jarduera horren aurrekontua 195.000 eurokoa izan da.