Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 9,4 milioi euro inbertituko ditu Loiolako osasun-zentro berrian

0
  • Osakidetzako osasun-zentro berria Txomin Eneako erdigunean egongo da, eta 3.300 metro koadroko azalera erabilgarria izango du, behar diren zerbitzu guztiak barnebiltzeko adina.
  • Obrak urtea amaitu baino lehen hasiko dira, 24 hilabeteko epearekin

Osasun Sailak eta Osakidetzak osasun-zentro berri bat eraikiko dute Loiolan, egungoa baino modernoagoa eta gaitasun handiagokoa, auzoko biztanleei zerbitzua emateko, aurreikusten baita datozen urteetan nabarmen handituko dela. Osasun-zentroa Txomin Eneako zentroan egongo da, Loiola eta Martutene arteko bide erdian, eta zerbitzu gehiago eta irisgarritasun hobea izango ditu. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 9,4 milioi euro inbertitu ditu zentro berri honen obran eta ekipamendu sanitarioaren erosketan.

Eraikin berriak Antzieta pasalekuan dagona egungoa ordeztuko du, bai eta bi lokal atxiki ere. Espazio hori ez da nahikoa une honetan dauden 7.500 herritarrei arreta emateko. Gainera, eremu horretan eraikitzen ari diren etxebizitza kopuru handia ikusita, datozen urteetan 17.000 pertsonara igotzea aurreikusten da. Eraikinak Arteleku Plazako lurzati bat hartuko du, Goikoene kalearen ondoan, 3.307 metro koadroko azalera erabilgarri eraikia duena, Loiolako Osasun Zentro berriaren beharrak hartzeko.

Zehazki, zentro berriak lau solairu izango ditu: Familiako medikuntzako 11 kontsulta mediko eta erizaintzako 10 kontsulta; Pediatriako 3 kontsulta mediko eta erizaintzako 2 kontsulta, emakumeei arreta emateko 2 kontsulta, Fisioterapiako 2 kontsulta eta gimnasio bat, eta banakako 6 lanpostu administrazio-eremuan.  Horietaz gain, beste zerbitzu batzuk ere izango ditu, hala nola sendaketa-gela, odola ateratzeko gela, proba osagarriak egiteko gela, larrialdietako gela eta taldeko jarduerak egiteko gela.

Ikerketa-jarduera

Nabarmendu behar da osasun-zentroak hainbat bulego izango dituela, Biogipuzkoako ikerketa-jarduera eta Irakaskuntza Unitatea bilduko dituztenak, eta solairuetako bat, zehazki, hirugarrena, adikzioen zentroa izango dela oso-osorik.

Proiektua lizitaziora atera berri da, eta obrak urtea amaitu baino lehen hastea espero da. Obrak egiteko 24 hilabeteko epea izango dute.