Hondarribiko Udalak eta Bidasoa bizirikek, Hondarribiko merkatariekin eta artisauekin batera, udako merkatuaren 6. edizioa antolatu dute, tokiko merkataritza bultzatzeko asmoz eta hiriko saltokien kalitatea eta erakargarritasuna ikustarazteko helburuarekin.
Aurten, Hondarribiko udako merkatua abuztuaren 16an eta 17an izango da San Pedro kalean. Merkatura hurbiltzen diren pertsonek era askotako erosketez gozatu ahal izango dute: arropa, osagarriak, sormenezko eta dekorazio piezak, etab. Halaber, haurrentzako jarduerak, kale antzerkia eta zuzeneko musika ere aurkituko dituzte.
Gainera, egindako erosketengatik txartelak banatuko dira larunbatean 20:30etan eta igandean 19:30etan egingo diren zozketetan parte hartzeko. Guztira 100 euroko 16 opari-bale zozketatuko dira, parte hartzen duten saltokietan erosteko.
Guztira Hondarribiko 21 saltokik eta artisauk hartuko dute parte: Amuitz, AG caligrafía, Artkham Creations, Axalian, Banaka, Canela, Enara Roteta, ITTOITTA, Julia Lasa, KAPEN, Lohiart keramika, La Loja, La Nueva, Maore Sagarzazu, Naiara Goikoetxea, Ongi Etorri, Osoki, Polita, Soule, 4eta2 eta WEAR BANZAI.
Programa
Abuztuak 16 Larunbata
- 11:00: Merkatuaren irekitzea
- 12:00: ‘Belauntzi zintzilikaria’ Libe Sagarzazu moda diseinatzailearekin. 5 urtetik gorako haurrentzat
- 13:00: Bertako itsasoko produktuen dastaketa Done Pedro-rekin
- 17:00: ‘Hondarribiko irudi zaharrekin apaindutako potetxoa tailerra Axalian tailer kreatiboarekin. 6 urtetik gorako haurrentzat
- 18:30: ‘Andereño Roxita’ kale antzerkia
- 20:30: Sarien eta oparien zozketa Andereño Roxitaren laguntzarekin
- 21:00: Merkatuaren itxiera
Abuztuak 17, igandea
- 11:00: Merkatuaren irekitzea
- 12:00: ‘Izozki girlanda’ tailerra Maio Estudioarekin. 6 urtetik gorako haurrentzat
- 12:30: Quitapenas Kolektibarekin. 100% binilo tropikal aukeraketa.
- 13:00: Bermutaren ordua Vermuka vermutarekin
- 17:00: ‘Ostadar koloretsua’ tailerra Maore Sagarzazu ilustratzailearekin. 5 urtetik gorako haurrentzat
- 19:00: Sarien eta oparien zozketa Antxeta Irratia Koldorekin.
- 20:00: Merkatuaren itxiera
Tailerretan izen ematea doan eta mugatua izango da merkatuan bertan.
Eguraldi txarra eginez gero, merkatua bertan behera geratuko da.