Ertzainek 25 urteko gazte bat atxilotu dute goizaldean Bizkaiko hiriburuan, semaforo batean geldituta zegoenean motozale bati lapurreta egiten saiatzeagatik. Delitugileak labana batekin mehatxatu du biktima, eta motorretik botatzen saiatu da.
Gaur goizaldeko ordu bata laurden gutxian gertatu da Bilboko Zamakola kalean. Biktimak Ertzaintzaren laguntza eskatu du motozikletan zirkulatzen ari zenean eta semaforo batean gelditu denean gazte batek eraso egin diola esanez. Pertsona horrek labana batekin eraso egin dio, baina biktimak ihes egitea lortu du.
Agenteek lapurretaren susmagarria aurkitu dute, eta aurpegian kolpe batzuk eta besoan ebakiren bat edo beste zituela ikusi dute, antza denez aurretik beste pertsona batzuekin izandako borrokaren ondorioz. Agenteek susmagarria atxilotu dute indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta, eta polizia-egoitzara eraman dute datozen orduotan agintari judizialaren eskuetan jartzeko.






