Kultur 2025eko programazioak iraileko lehen asteburuan hiru kontzertu berri eskainiko ditu, Altsasun, Lesakan eta Tuteran. Hurrenez hurren, ‘Estopify, banda tributo a Estopa’ (ostirala 5), Mirari (larunbata 6) eta Deborah Carter Quintet (igandea 7) taldeen emanaldiak izango dira.






