2025 / 2026 ikasturtea 116.123 ikaslerekin hasiko da Nafarroan, %67,8 hezkuntza-sare publikoan matrikulatuta

0

2025 / 2026 ikasturtea gaur hasiko da Nafarroan guztira 116.123 ikaslerekin. Horien %67,8  (78.800) hezkuntza-sare publikoan matrikulatuta daude; gainerakoak, 36.930, aldiz, itunpeko ikastetxe pribatuetan eta 493 itundu gabeko ikastetxe pribatuetan. Nabarmendu behar da lehen aldiz 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko eskolatze-tasa garbia %50etik gorakoa dela ikastetxe publikoetan, zikloaren bigarren doakotasun-ikasturtean %50,09koa baita.