Udako hilabeteetan publiko ugari erakarri du Guggenheim Bilbao Museoak. Guztira 478.315 bisitari izan ditu ekaina, uztaila eta abuztua bitartean, iazko udan baino 4.822 gehiago.
Hauek dira Museoko erakusketez gozatzera bertaratutako bisitarien kopuruaren datuak hilabeteka: ekainean 117.508 bisitari (iaz baino 6.921 gehiago), ireki zenetik ekainik onena; uztailean 165.853 bisitari (iaz baino 3.573 gehiago), bere ibilbideko arrakastatsuena, baita ere; eta abuztuan 194.954 bisitari (iaz baino 5.672 gutxiago).






