Mikel Antonek Santanderreko Uda Ikastaroetako mintegianparte hartuko du

0

Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendariak, Mikel Antonek irailaren 4an parte hartu du Kohesio Politikaren etorkizunari eta Autonomia Erkidegoetan izan dezakeen eraldatze-rolari buruzko hausnarketan ardaztutako mintegian.

Mintegi hau Santanderreko Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko Uda Ikastaroen esparruan egin da, “Ideiatik ekintzara: Eskualdeetako Batzordearen 30 urte eta Kohesio Politikaren bilakaera” izenburupean. Testuinguru horretan, Mikel Antonek “Europa kohesionatuago baterako Atlantikoko Makroeskualdea: Atlantikoko Arkuaren ahotsa lurralde arteko lankidetzaren aro berrian” izeneko hitzaldia eskaini du.

Atlantikoko Arkuaren Batzordearen lehendakaritza duen Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du Atlantikoko Makroeskualdeak ekar dezakeen balio erantsia: Atlantikoko itsasbazterra Europako agendaren erdigunean kokatzeko, egungo lankidetza-esparruen mugak gainditzeko eta gobernantza indartu bat ezartzeko, horrela eskualdeek eta eragile interesdunek Atlantikorako estrategia makroeskualdearraren diseinuan eta aplikazioan bete-betean parte hartu ahal izan dezaten.

Irailaren 3tik 5era bitartean, Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean Kohesio Politika ari da jorratzen, Autonomia Erkidegoen garapenaren motor gisa. Hausnarketa hori une estrategiko batean kokatzen da Europar Batasunean, non lehentasun nagusiak berriz definitzen ari diren, eta Europako Batzordeak, gainera, uztailaren amaieran aurkeztu zuen 2028–2034 aldiko aurrekontu-proposamena.

Beste hizlarien artean, Mikel Antónekin batera, nabarmentzekoak dira: Raffaele Fitto, Europako Batzordeko Kohesio eta Erreformen lehendakariorde exekutiboa; Mercedes Caballero Fernández, Estatuko Ogasun Ministerioaren EBko Funtsen idazkari nagusia; eta Alejandro Blanco Fernández, Europako Kontuen Auzitegiko kidea.