Nafarroako Gobernuak baimena eman dio gaur goizean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari kirurgia robotikoa egiteko material suntsikorra hornitzeko kontratua sinatzeko, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan horretarako behar den ekipamendua lagata. Kontratuaren balio zenbatetsia 8.505.000 eurokoa izango da (BEZik gabe), eta hiru urteko iraupena izango du. Beste bi urtez luzatu ahal izango da, aldeen adostasunarekin, balizko aldaketen eta luzapenen %50 barne.






