Amaia Barredo sailburua, Leandro Azkue eta Raimundo Ruiz de Escudero izango dira bertan
Portugaleten amaituko da datorren igandean traineru-denboraldia, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako play-offetako azken jardunaldietan. LI Bandera El Corte Inglés-Portugaleteko Udala aurkeztu dute Borja Rodrigo ACTko presidenteak, María José Blanco Portugaleteko alkateak eta Carmelo Lezana El Corte Ingléseko Komunikazio eta Harreman Instituzionalen Euskadiko zuzendariak. Amaia Barredo sailburua, Leandro Azkue eta Raimundo Ruiz de Escudero bertan izango dira igandean.
Borja Rodrigok eskerrak eman dizkie El Corte Inglési eta Portugaleteko Udalari emandako laguntzagatik: “ACTren amaiera bikaina izango den egun historiko baten aurrean gaude, bertan amaituko baita gizonezkoen txapelketa eta bertan definituko baitira 2026 denboraldirako Euskotren Liga eta Eusko Label Ligaren osaketa. Portugalete estropadak ospatzeko eszenatokirik onena da, inguruagatik; eta zaleentzat erakargarria da», esan du ACTko presidenteak.
Carmelo Lezana El Corte Ingléseko Komunikazio eta Harreman Instituzionalen Euskadiko zuzendariak, hau adierazi zuen: «El Corte Inglés bandera gure babes zaharrena da, eta, zalantzarik gabe, gehien maite dugunetako bat. Aurten mende erdia baino gehiago bete du, eta pozgarria da ikustea proba honek gero eta interes handiagoa pizten duela arraunzale guztien artean, adina edo sexua edozein delarik ere. Zalantzarik gabe, igandean Portugaletera joaten direnek egun berezia biziko dute arraunaren festa handiari esker».
María José Blanco Portugaleteko alkateak esan duenez, «Portugaleten oso errotuta dagoen estropada honek 51. edizioa egingo du. Estropada ikusgarria eta paregabea da, Gizadiaren Ondare dugun Zubi Esekia buru duelako, bai eta kaietan traineruekin pilatzen den publikoaren hurbiltasunagatik ere».






