Osalaneko zuzendari nagusiak Bilbon egindako lan-absentismoari buruzko jardunaldian parte hartu zuen joan den asteazkenean, APDk eta ManpowerGroupek antolatutako «Absentismoaren kostua: erantzun estrategiko baterako gakoak» jardunaldi profesionala egin zen Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren egoitzan.
Topaketan enpresa liderren ordezkariak, arrisku psikosozialetan adituak eta arlo juridikoko eta lan-osasuneko profesionalak bildu ziren, absentismoak erakundeetan duen eragina aztertzeko eta absentismoa kudeatzeko estrategia berritzaileak partekatzeko.
Programak enplegatuen ongizatean, motibazioan eta inplikazioan eragina duten faktoreei buruzko txostenak jaso zituen, baita adimen artifizialak laneko arriskuen prebentzioan eta detekzioan duen paperari buruzkoak ere. Mahai-inguru bat ere egin zen Angulas Aguinaga, Aludium eta Grupo Arania enpresetako giza baliabideetako arduradunekin, eta ondoren solasaldi ireki bat bertaratu zirenekin.
Jardunaldiari amaiera emateko, Lourdes Íscar Osalaneko zuzendari nagusiak hitz egin zuen, eta lan-ingurunearekin zerikusia izan dezaketen osasun-sistema publikoan dauden patologiak ikusaraztearen garrantzia azpimarratu zuen. Halaber, lan-osasunaren eta osasun publikoaren arteko integrazioan aurrera egiteko beharra nabarmendu zuen, baita lehen mailako arretako profesionalekin lankidetza-planak garatzeko beharra ere.