Ertzaintzak 25 urteko gazte bat atxilotu du gaur goizaldean Hernanin, Gipuzkoan, pertsonen legez kanpoko trafikoaren delitu batekin zerikusia izateagatik. Atxilotuak gidatzen zuen furgonetan beste bost pertsona zihoazen, eta ez zuen nahitaezko gidabaimenik.
Gaur goizaldean, Hernaniko zerbitzugune batean ohiko kontrola egiten ari ziren Ertzaintzako agenteei sumagarria iruditu zaie gasolindegian erregaia hartzen ari zen gidari baten jarrera. Ibilgailuan, ustez Portugalerantz zihoana, Indiako eta Pakistango nazionalitatea zuten beste bost bidaiari zihoazen modu irregularrean.
Era berean, egiaztatu ahal izan dutenez, gidariak ez zuen nahitaezko gidabaimenik, eta, hori dela eta, pertsonen legez kanpoko trafikoaren delitua leporatzeaz gain, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat ere leporatu diote.
Jakin ahal izan dutenez, urtebetean baino gutxiagoan, furgonetaren gidaria beste hiru aldiz atxilotu dute antzeko egitateengatik. Bestalde, bidaiariak zitatu dituzte gaur, astelehena, Atzerritarren Bulegora joateko dagozkion izapideak egiteko.