Gaur, astelehena, arratsaldeko lehenengo orduan, Ertzaintzaren helikoptero batek Zumaiako Flyscheko ibilbideetako batean, Inpernupeko kalaren eta Itzurungo hondartzaren artean, nahastuta zebilen emakume bat erreskatatu dute. Emakumea arriskuan geratu da bidean bere kabuz jarraitzea eragozten zion ezbehar txiki bat izan ondoren.
Gaur, astelehena, arratsaldeko ordu biak aldera, pertsona batek SOS Deiak 112 Larrialdien Arretarako telefonora deitu du, Zumaiako (Gipuzkoa) Flyschean ezbehar bat izan duen frantziar nazionalitateko emakume baten egoeraz ohartarazteko.
Antza denez, emakumea nahastu egin da Flyscheko ibilbideetako bat, Inpernupe kalatik Itzurungo hondartzara bitartekoa, egiten ari zenean, eta bidea bere kabuz egiten jarraitzea eragotzi dion ezbehar txiki bat izan du.
Emakumearen erreskateaz arduratu den larrialdiei aurreko egiteko teknikariak larrialdietarako baliabide batzuk mobilizatu ditu adierazitako lekura, horien artean suhiltzaileak eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteak eta helikoptero bat. Azkenean, helikopteroak erreskatatu dun osasun-egoera onean zegoen 62 urteko emakumea, eta osasun-laguntza behar izan duen arren, azkenean ez dute ospitalera eraman beharrik izan.