Gobernu Kontseiluak baimena eman du, gaur, 2021eko irailaren 27an Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Segurtasun Sailaren bidez, eta Valentziako Nazioarteko Unibertsitateak (VIU) hezkuntza-lankidetzarako sinatutako hitzarmena lau urtez luzatzeko.
Horrela, Valentziako unibertsitateko ikasleek kanpoko praktika akademikoak egiten jarraitu ahal izango dute Ertzaintzan, prestakuntza akademikoan eskuratutako ezagutzak aplikatzeko eta osatzeko, eta lanbide-jardueretarako prestatzeko eta enplegagarritasuna errazteko gaitasunak eskuratzen laguntzeko.
Duela urte batzuetatik hona, Eusko Jaurlaritza lankidetzan ari da Euskadiko nahiz Estatuko unibertsitateekin, fakultate eta espezialitate desberdinetako ikasleek Ertzaintzan kanpoko praktika akademikoak egin ditzaten.