Gobernu Kontseiluak 2026-2027 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikorako eta beste erakunde batzuetarako %100 berriztagarria den energia elektrikoz hornitzeko kontratu zentralizatua baimendu du.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetza arduratuko da kontratazio hori izapidetzeaz.
Kontratu zentralizatu honen bidez hornituko dira sektore publiko osoa eta beste hainbat erakunde, hala nola EHU, Parke Teknologikoak, Osakidetza edo Euskotren, esaterako. 1.638 sarbide-punturen hornidura kontratatuko da eta urteko gutxi gorabeherako 325 gWh-ko kontsumoa.
Kontratatutako energiaren jatorriari dagokionez, soilik energia berriztagarrien iturrietatik edota eraginkortasun handiko kosorkuntzatik sortutako energia elektriko bidez hornitu beharko da. Horrela, aipatutako kontsumo-puntuetako energia elektrikoaren eskaria %100 berriztagarria den energiarekin estaliko da.
Gastuaren zenbateko guztia 143.996.546,02 eurokoa da, eta honako zenbateko hauekin urte bakoitzerako:
PBL | Oinarria | BEZ | GUZTIRA |
2026 | 59.500.306,79 € | 12.495.064,42 € | 71.995.371,21 € |
2027 | 59.505.103,15 € | 12.496.071,66 € | 72.001.174,81 € |
GUZTIRA | 119.005.409,94 € | 24.991.136,08 € | 143.996.546,02 € |