Nafarroako energia-komunitateek pobrezia energetikoari aurre egiteko tresna bat dute jada

0
PRUEBA

Trantsizio Energetikorako eta Digitalerako, I+G+b Enpresarialeko eta Ekintzailetzako zuzendari Nagusia den Garbiñe Basterrak energia-komunitateetan parte hartzeari buruzko azterketa estrategikoen aurkezpenean parte hartu du gaur goizean, Iruñean egin den jardunaldian. Ekitaldi horrekin beste urrats bat eman da Nafarroako Gobernuak energia-komunitateetara pobrezia energetikoaren erronkei aurre egiteko eta trantsizio inklusiboago eta bidezkoago baterantz aurrera egiteko behar diren tresnak hurbiltzeko duen konpromisoan.