PRUEBA
Osasunaren sektoreko 80 bat profesional, zentro teknologikoetako ikertzaileak, unibertsitateak eta Nafarroako industria-eta enpresa-sareko ordezkariak bildu dira gaur goizean medikuntza pertsonalizatuaren eta terapia aurreratuen arloko azken aurrerapenak eta horietan irekitako ikerketa-ildoak ezagutzeko. Ikerketa-sektore hori S4 Espezializazio Adimenduneko Estrategiak lehentasunezkotzat jotzen du, eta Nafarroako Gobernuak 2017az geroztik I+G arloan kudeatzen dituen deialdietan proiektu gehien garatu dituena izan da, 24 proiektutan banatuta 35 milioi euro baino gehiago jaso baititu.