Berdintasunaren aldeko 2025eko Emakunde Sariaren deialdia ireki da

0
PRUEBA
  • Sari honek jendaurrean aitortzen du emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridikoen jarduna.
  • Datorren urriaren 29ra arte aurkez daitezke hautagaitzak

Emakundek gaur jarri du abian 2025erako Berdintasunaren aldeko Emakunde Sariaren deialdia. Sari honen helburua da pertsona fisiko edo juridikoen jarduna publikoki nabarmentzea eta aintzatestea, pertsona horiek eremu pribatukoak edo publikokoak izan, eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu badira.

Hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago urriaren 29ra arte. Aintzatespena jasotzeko hautagai diren erakundeek edo pertsonek emakumeen lana eta ahalduntzea aintzatesteko alderdi esanguratsuak hobetzea ekarri duten ekintzak, lanak edo proiektuak egiaztatu beharko dituzte, baldin eta emakumearen zeregina balioesten eta duintzen laguntzen badute, eta emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen laguntzen badute.

Sariak 14.400 euroko diru-zuzkidura gordina du.

2025erako Berdintasunaren aldeko Emakunde Sariaren oinarriak honako esteka honetan kontsulta daitezke: EHAA