Astiko kirol-guneko kantinaren erabileraren eta ustiapenaren emakida esleitzeko prozesua abian jarri da berriro

0
PRUEBA

Zarauzko Udalak Astiko kirol-gunean dagoen kantinaren erabileraren eta ustiapenaren emakida esleitzeko prozesua abian jarri du berriro. Emakida berri honetarako, lizitazioaren baldintzak moldatu dira. Prozesuaren eta emakidaren inguruko informazio zehatza Zarauzko Udaleko kontratatzailearen profilean aurki daiteke.

Eskaintzak aurkezteko azken eguna 2025eko azaroaren 3a izango da.