PRUEBA
Nafarroako Gobernuko Lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok harrera egin dio Maria Fernanda Garcia Iribarren Txileko Memoriaren eta Giza Eskubideen Museoko zuzendariari. Topaketan, ezagutza eta esperientzien trukaketan sakontzea adostu dute, baita Memoriaren Nafarroako Institutuarekiko lankidetza ere desagertuen inguruko hainbat esparrutan, eta Nafarroa erreferente den «Memoria duten eskolak» bezalako hezkuntza-proiektuak partekatzea.