Urriaren 15´ean hasiko dira izurde arruntaren ustekabeko harrapaketak murrizteko aldi baterako geldialdiak konpentsatzeko laguntzak ordaintzen

0
PRUEBA
  • Beste zetazeo txiki batzuez gain, Bizkaiko Golkoan
  • Eusko Jaurlaritzak onuradunei ordaintzeko aginduak ebatzi ditu
  • “Euskal arrantzaleak, jasangarritasunaren eta konpromiso atlantikoaren eredu”

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila urriaren 15ean hasiko da Bizkaiko Golkoan ustekabean harrapatzen diren izurde arrunten (Delphinus delphis) eta beste zetazeo txiki batzuen harrapaketak murrizteko arrantza aldi baterako geldiarazteko laguntzak ordaintzen.

Bizkaian eta Gipuzkoan egoitza-portua duen flotaren arrantza-jarduera izurde arrunten eta beste zetazeo batzuen harrapaketak murrizteko neurrien ondorioz aldi baterako geldiarazteak eragindako galerak konpentsatzeko laguntzen urteko deialdia 263.750 eurokoa da, gehienez ere, laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoei dagokienez.

Funts horietatik 184.625 euro (% 70) Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsari dagozkio, eta gainerako % 30a, hau da, 79.125 euro, Euskadiko aurrekontuei dagokio, 2025eko ekitaldiko ordainketa-kredituak baitira.

“Euskal arrantzaleak jasangarritasunaren eta konpromiso atlantikoaren eredu dira, eta kontzientziazio profesionalari esker, gure kostaldean bizi diren espezie guztiak mantentzeko behar-beharrezkoak diren hainbat espezie mantentzea lortzen da”, adierazi du Leandro Azkuek.