PRUEBA
Amparo López Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen bilera batean parte hartu du gaur goizean. Gobernuko eta udaletako ordezkariak dira batzordeko kideak. Topaketan, Foru Gobernuak mugikortasun seguru eta iraunkorrerako Nafarroako Itunaren proposamen bat aurkeztu die toki entitateei, helburu duena ezbehar-tasa murriztea eta Zero Ikuspegirantz aurrera egitea, hau da, hildakorik eta zauritu larririk gabe.